XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIZON INDARTSUA

Aintziña-aintziña erri baten jigante bat bizi zan eta erri guztia bildurturik eukan, edozer egiten ebalako.

Egun baten erriko gizon bat mendian eizan ebillela, jigante ori agertu yakon; gizonari eskopetea lurrera jausi yakon bildurraren bildurrez.

Orduan jiganteak artu eskopetea eta edonora tiroka asi zan.

Gizona arrapalada baten itzuli zan errira eta bere abentura kontau eban.

Erriaren esturea ikustean, gizontxo bat aurreratu eta neuk konponduko dot ori esan eban bere barruan.

Joan zan basora gizontxoa eta zugaitz andi baten ondora eldu zanean, adar bat auzi eutson eta dandarrez etxera ekarri eban.

An aizto bategaz makilla eder bat egin euan zugaitz adar aregaz.

Gero makilla eta millako billete bat artu eta jigantearen etxera joan zan eta atea jo.

- Nor da?- erantzun eban jiganteak barrutik.

- Neu, erriko gizontxoa.

- Nork esan dautzu zuri baimen barik nigana etorteko?

Alde beingoan emendik!

- Ez, ez naz joango, gauza bat egiten etorri naz eta.

- Bueno, ze gauza da bera?

- Oso andi eta indartsua zarela esan dauste baiña nik ez dot sinisten.

Urten ona eta ikusi egin gura dot.

Jiganteak okerrik susmatu barik ateetara urten euan.

- Benetan andia zarela!

Orain sinisten dot! - esan euan gizontxoak.

Jigantea arro bitzetan egola, gizontxoak millako billetea lurrera jausten itxi eban.

- O zer da au? Millako bat! Neurea izango da - esan euan jiganteak eta makurtu egin zan billetea jasotzeko.

Orduan gure gizontxoak unea arturik, jaso euan bere makillea eta buru-buruan jo euan jigantea.

Jigantea, erdi lelotu, lurrera jausi zan.

Gizontxoa orduan erri guztiari deika asi zan.

Erria etorri eta sokaz eta katez lotu eben jigantea.

Iratzartu zaneko, alkateak esan eutson: - Erri ontatik joaten ezbazara, makillak artuko doguz eta sekulako egurra emongo dautzugu.

- Bai bai joango naz, joango naz - agindu euan jiganteak -; askatu nagizue mesedez.

Orduan askatu eben eta jigantea basoan izkutatu zan.

Andik aurrera gure gizontxoa erriko pertsona agurgarriena egin zan eta erritar guztiek errespetatu eben, erriak galdutako bakea lortu ebalako bere bidez.

Arantza Garcia Sagarna, 6-garren maillakoa Begoñazpi-ko Ikastolatik.